domingo, 15 de noviembre de 2009

Teknologia Berriak Haur Hezkuntzan

span id="fullpost">

Teknologia Berrien erabilera ezinbestekoa dela argi dago gaur egungo irakaskuntzan. Honelako gizarte batean non dena informatizaturik dagoen, dena digitala dena etab. etorkizun batean helduak izango diren umeak honetan hezten hasi behar dugu hasieratik, Haur Hezkuntzatik. Baina nire ustez arazoa da zelan egin hau?
Erabaki zaila da, gu egiten ari garena adibidez ez dudalako oso egokia ikusten hiru urteko gela batean, hau da, umeek oraindik ez dute blogg bat behar, edo ez dute posta elektronikoaren beharrik ere ez. Baina etorkizun batean erabiliko dutenez, nire ustez komenigarriena Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan erabiltzen ikasten hastea da. Orduan bai merezi du erabilgarritasuna ateratzen diote eta.
Badira oso komenigarriak diren programak klaseko ordenagailuan izateko, hauekin umeek ohiko gaiak lantzen dituzte, fitxekin egiten dituzten gauza berak burutu ditzakete, baina aldagai batekin, umeek ordenagailu bat erabiltzen dutela, eta ondorioz, hauek erabiltzen ikasiz doaz.
Hala ere umeei teknologien erabilerak arriskuak ere dituela azaldu behar zaie, internetek hainbeste informazioa eskaintzen digunez, kontuz ibili behar dugu aukeratzen dugun informazioarekin. Informazio hori erabiltzen ikasi behar dute, mota bat haientzat desegokia delako. Gainera nolabaiteko neurriak hartzeko gomendatuko genieke gurasoei, filtroak esate baterako. Bai eskolan zein etxean teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak erabili ahal izateko baina inoiz ere modu desegokitzat erabiltzeko.
Beraz, nire ustez Haur Hezkuntzan ordenagailuak erabili ahal dira material moduan jolasten ikasteko, geroago euren aisialdiren parte bat bihurtzen direlarik eta heldutasunean beharrezkoak eginez.
.




No hay comentarios:

Publicar un comentario