martes, 3 de noviembre de 2009

Prometeus bideoa

Prometeus bideo honen gaia, azken urteetan eman den aldaketa da, ez historikoa, artistikoa, politiko edo ekonomikoa orain arte bezala, baizik eta teknologikoa. Hala ere, Internetekin batera aurreko hauek denak ere aldatu egiten dira iraultza teknologiko honen ondorioz. Aurretik ezagutzen genuen mass media aldatu da, digitalizatu egin da, egunkariak paperean idatzita egotetik euskarri digitalera pasatu dira, telebista gobernuek finantzatzen dute…
Bideo hau ikusi eta gero, gizarte honek mugarik ez duela pentsa dezake edonork, aurrera doa oso azkar, eta atzean geratzen dena jai dauka. Gauza berriak etengabe irteten ari dira, gero eta abantaila gehiago aurki ditzakegu edozertan. Hainbeste aurrerakuntzek apur bat beldur eman ahal dute, azkenean zientzia eta teknologia era egokian erabili behar direlako, bestela informazioaren trataera beti ez delako onuragarria izango gizakiarentzat.
Ikusitako bideoak pentsarazten dit, eta etorkizunari begira, ez daukat oso argi gizakiaren papera mundu horretan, sentimenduak eta solidaritatea alde batera gera daitezke multinazionalek telebistak eta irratiak erostean inolako ardurarik gabe, lanpostuak edo sormena kontuan izan barik. Hala ere, aukerak aprobetxatu behar dira eta ziur nago guretzat kaltegarria dena ukatu ahal izango dugula, geure integritatea arriskuan ikusiz gero.
Aurrekoari jarraituz, eskolaren papera hezitzailearena da, nire ustez umeei dauden aukerak aurkeztu behar zaizkie, denak debekurik gabe, baina aurretik hezten saiatu behar gara aukera horien aurrean haiek era solidario eta justuan erantzun ahal izateko. Hau da,ez zaie gauzak ezkutatu behar, baizik eta azaldu zergatik gauza batzuk moralak ez diren, etorkizun batean haiek uler dezaten bizi duten bizitza beti ez dela horrelakoa izan, eta gauza batzuk txarrera aldatu direla baina euren esku dagoela gustatzen ez zaiena aldatzea, hots, lehiakortasuna.
Beraz, ildo honetatik jarraituz, geuk ere eguneroko bizitzan desegokiak diren balore hauek baztertzen saiatu beharko ginateke nahiz eta gizartean guztiz errotuta egon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario