domingo, 29 de noviembre de 2009

Alfabetizazio digitala

Youtube-ko bideoak azaltzen digu zelan teknologia berriek eta alfabetizazio digitalak bere izenak berak adierazten duen bezala, gaur egungo hezkuntzan aldaketa sakona bultzatu duten edo bultzatuko duten, nahiz eta nire ustez, dagoeneko martxan jarria dela. Bideoak era baikorrean eskaintzen dizkigu teknologia berriak, umeei amesten lagundu ahal izango die tresna gisa.
Honekin jarraituz bigarren bideoan Madrileko irakasle bat agertzen da, gai honetan aditua, alfabetizazio oinarrizkoari buruz hitz egiten, baina baita ere apur bat garatuagoa denari buruz. Berarentzat, ezinbestekoa da autonomia eta ikuspuntu kritiko bat izatea alfabetizazio digitala era baikorrean emateko, nik ere horrela pentsatzen dut, azkenean dena ez da gauzak burutzea baizik eta umeek aukeratzen jakin behar dute, eta Alfabetatze mota berri honek esate baterako honetan lagundu behar die. Adibidez umeei eta gizarte osoari noski, balio oinarrizko batzuetan aholku batzuk eman behar diegu, esate baterako, copy right-aren garrantzia azaltzea, eta jakitea eta argi edukitzea hau merkatu bat dela eta gure lanarekin norbait aberasten ari dela, eta hori galdetu behar diogu geure buruari. Hau da, kritikoak izan behar garela bai gu zein haurrak bilatzean, informazioa eskaintzean eta nire ustez batez ere aukeratzean, gaur egun geu informazioa garelako eta informazioaz osatuta gaudelako, edonon topa dezakegu eta iritzi kritiko eta sendo bat gabe, apur bat galduta ikus dezakegu bestela geure burua.

http://www.blip.tv/file/941956/ (Hau da bigarren bideorako linka)

No hay comentarios:

Publicar un comentario