domingo, 29 de noviembre de 2009

Alfabetizazio digitala

Youtube-ko bideoak azaltzen digu zelan teknologia berriek eta alfabetizazio digitalak bere izenak berak adierazten duen bezala, gaur egungo hezkuntzan aldaketa sakona bultzatu duten edo bultzatuko duten, nahiz eta nire ustez, dagoeneko martxan jarria dela. Bideoak era baikorrean eskaintzen dizkigu teknologia berriak, umeei amesten lagundu ahal izango die tresna gisa.
Honekin jarraituz bigarren bideoan Madrileko irakasle bat agertzen da, gai honetan aditua, alfabetizazio oinarrizkoari buruz hitz egiten, baina baita ere apur bat garatuagoa denari buruz. Berarentzat, ezinbestekoa da autonomia eta ikuspuntu kritiko bat izatea alfabetizazio digitala era baikorrean emateko, nik ere horrela pentsatzen dut, azkenean dena ez da gauzak burutzea baizik eta umeek aukeratzen jakin behar dute, eta Alfabetatze mota berri honek esate baterako honetan lagundu behar die. Adibidez umeei eta gizarte osoari noski, balio oinarrizko batzuetan aholku batzuk eman behar diegu, esate baterako, copy right-aren garrantzia azaltzea, eta jakitea eta argi edukitzea hau merkatu bat dela eta gure lanarekin norbait aberasten ari dela, eta hori galdetu behar diogu geure buruari. Hau da, kritikoak izan behar garela bai gu zein haurrak bilatzean, informazioa eskaintzean eta nire ustez batez ere aukeratzean, gaur egun geu informazioa garelako eta informazioaz osatuta gaudelako, edonon topa dezakegu eta iritzi kritiko eta sendo bat gabe, apur bat galduta ikus dezakegu bestela geure burua.

http://www.blip.tv/file/941956/ (Hau da bigarren bideorako linka)

domingo, 15 de noviembre de 2009

Teknologia Berriak Haur Hezkuntzan

span id="fullpost">

Teknologia Berrien erabilera ezinbestekoa dela argi dago gaur egungo irakaskuntzan. Honelako gizarte batean non dena informatizaturik dagoen, dena digitala dena etab. etorkizun batean helduak izango diren umeak honetan hezten hasi behar dugu hasieratik, Haur Hezkuntzatik. Baina nire ustez arazoa da zelan egin hau?
Erabaki zaila da, gu egiten ari garena adibidez ez dudalako oso egokia ikusten hiru urteko gela batean, hau da, umeek oraindik ez dute blogg bat behar, edo ez dute posta elektronikoaren beharrik ere ez. Baina etorkizun batean erabiliko dutenez, nire ustez komenigarriena Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan erabiltzen ikasten hastea da. Orduan bai merezi du erabilgarritasuna ateratzen diote eta.
Badira oso komenigarriak diren programak klaseko ordenagailuan izateko, hauekin umeek ohiko gaiak lantzen dituzte, fitxekin egiten dituzten gauza berak burutu ditzakete, baina aldagai batekin, umeek ordenagailu bat erabiltzen dutela, eta ondorioz, hauek erabiltzen ikasiz doaz.
Hala ere umeei teknologien erabilerak arriskuak ere dituela azaldu behar zaie, internetek hainbeste informazioa eskaintzen digunez, kontuz ibili behar dugu aukeratzen dugun informazioarekin. Informazio hori erabiltzen ikasi behar dute, mota bat haientzat desegokia delako. Gainera nolabaiteko neurriak hartzeko gomendatuko genieke gurasoei, filtroak esate baterako. Bai eskolan zein etxean teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak erabili ahal izateko baina inoiz ere modu desegokitzat erabiltzeko.
Beraz, nire ustez Haur Hezkuntzan ordenagailuak erabili ahal dira material moduan jolasten ikasteko, geroago euren aisialdiren parte bat bihurtzen direlarik eta heldutasunean beharrezkoak eginez.
.




lunes, 9 de noviembre de 2009

aproba testu birsartua


Prometeus bideo honen gaia, azken urteetan eman den aldaketa da, ez historikoa, artistikoa, politiko edo ekonomikoa orain arte bezala, baizik eta teknologikoa. Hala ere, Internetekin batera aurreko hauek denak ere aldatu egiten dira iraultza teknologiko honen ondorioz. Aurretik ezagutzen genuen mass media aldatu da, digitalizatu egin da, egunkariak paperean idatzita egotetik euskarri digitalera pasatu dira, telebista gobernuek finantzatzen dute…
Bideo hau ikusi eta gero, gizarte honek mugarik ez duela pentsa dezake edonork, aurrera doa oso azkar, eta atzean geratzen dena jai dauka. Gauza berriak etengabe irteten ari dira, gero eta abantaila gehiago aurki ditzakegu edozertan. Hainbeste aurrerakuntzek apur bat beldur eman ahal dute, azkenean zientzia eta teknologia era egokian erabili behar direlako, bestela informazioaren trataera beti ez delako onuragarria izango gizakiarentzat.
Ikusitako bideoak pentsarazten dit, eta etorkizunari begira, ez daukat oso argi gizakiaren papera mundu horretan, sentimenduak eta solidaritatea alde batera gera daitezke multinazionalek telebistak eta irratiak erostean inolako ardurarik gabe, lanpostuak edo sormena kontuan izan barik. Hala ere, aukerak aprobetxatu behar dira eta ziur nago guretzat kaltegarria dena ukatu ahal izango dugula, geure integritatea arriskuan ikusiz gero.
Aurrekoari jarraituz, eskolaren papera hezitzailearena da, nire ustez umeei dauden aukerak aurkeztu behar zaizkie, denak debekurik gabe, baina aurretik hezten saiatu behar gara aukera horien aurrean haiek era solidario eta justuan erantzun ahal izateko. Hau da,ez zaie gauzak ezkutatu behar, baizik eta azaldu zergatik gauza batzuk moralak ez diren, etorkizun batean haiek uler dezaten bizi duten bizitza beti ez dela horrelakoa izan, eta gauza batzuk txarrera aldatu direla baina euren esku dagoela gustatzen ez zaiena aldatzea, hots, lehiakortasuna.
Beraz, ildo honetatik jarraituz, geuk ere eguneroko bizitzan desegokiak diren balore hauek baztertzen saiatu beharko ginateke nahiz eta gizartean guztiz errotuta egon. .





domingo, 8 de noviembre de 2009

Informazioaren gizartea

Informazioaren gizartea, aurreko gizarteekin alderatuta ezberdina da, lehenagoko gizarteak metereologian edo industrian oinarritzen ziren. oraingoak ordea, informazioa du oinarri.

Gizarte berri honetan elkartrukatzea da nagusi, ekonomi parametro tradizionalek dagoeneko ez dute balio, ekonomia ez delako inoiz egoera "normal" batean egoten baizik eta beti aldatuz doalako. dena erlatiba daiteke eta globalizazioaren kontzeptua egunero entzun eta pairatzen dugu, hainbeste da dugun indarra eta boterea gauzak erakusteko eta konpartitzeko ezen oso ondo antolatzen dugun informazioa edo bestela geure burua galduta ikusiko dugu.

Beraz, abantailak aprobetxatu bai, baina pasatu gabe bestela gustatuko ez zaigun mundu bat sortu ahal dugulako.

martes, 3 de noviembre de 2009

Prometeus bideoa

Prometeus bideo honen gaia, azken urteetan eman den aldaketa da, ez historikoa, artistikoa, politiko edo ekonomikoa orain arte bezala, baizik eta teknologikoa. Hala ere, Internetekin batera aurreko hauek denak ere aldatu egiten dira iraultza teknologiko honen ondorioz. Aurretik ezagutzen genuen mass media aldatu da, digitalizatu egin da, egunkariak paperean idatzita egotetik euskarri digitalera pasatu dira, telebista gobernuek finantzatzen dute…
Bideo hau ikusi eta gero, gizarte honek mugarik ez duela pentsa dezake edonork, aurrera doa oso azkar, eta atzean geratzen dena jai dauka. Gauza berriak etengabe irteten ari dira, gero eta abantaila gehiago aurki ditzakegu edozertan. Hainbeste aurrerakuntzek apur bat beldur eman ahal dute, azkenean zientzia eta teknologia era egokian erabili behar direlako, bestela informazioaren trataera beti ez delako onuragarria izango gizakiarentzat.
Ikusitako bideoak pentsarazten dit, eta etorkizunari begira, ez daukat oso argi gizakiaren papera mundu horretan, sentimenduak eta solidaritatea alde batera gera daitezke multinazionalek telebistak eta irratiak erostean inolako ardurarik gabe, lanpostuak edo sormena kontuan izan barik. Hala ere, aukerak aprobetxatu behar dira eta ziur nago guretzat kaltegarria dena ukatu ahal izango dugula, geure integritatea arriskuan ikusiz gero.
Aurrekoari jarraituz, eskolaren papera hezitzailearena da, nire ustez umeei dauden aukerak aurkeztu behar zaizkie, denak debekurik gabe, baina aurretik hezten saiatu behar gara aukera horien aurrean haiek era solidario eta justuan erantzun ahal izateko. Hau da,ez zaie gauzak ezkutatu behar, baizik eta azaldu zergatik gauza batzuk moralak ez diren, etorkizun batean haiek uler dezaten bizi duten bizitza beti ez dela horrelakoa izan, eta gauza batzuk txarrera aldatu direla baina euren esku dagoela gustatzen ez zaiena aldatzea, hots, lehiakortasuna.
Beraz, ildo honetatik jarraituz, geuk ere eguneroko bizitzan desegokiak diren balore hauek baztertzen saiatu beharko ginateke nahiz eta gizartean guztiz errotuta egon.

lunes, 2 de noviembre de 2009

wikipediako definizioa sociedad de la información-i buruz

http://es.wikipedia.org/wiki/Sociedad_de_la_informaci%C3%B3n