domingo, 18 de octubre de 2009

Web 2.0 bideoaren iruzkina

Bideoa ikusi ondoren, web 2.0-k informazioa trukatzen laguntzeaz gain edo gizakiak beste batzuekin harremanetan ipintzeaz gain, guztiok sarearen jabe garela konturatu naiz. Lehenik eta behin pertsonak makinak bihurtu gara, interneten dagoen edo guk geuk konpartitu nahi dugun informazio guzti horren jabeak garelako. Guk gorde, aldatu, baieztatu edo ezeztatu behar dugu dena, konpartitu nahi dugun guztia, beraz euren jabe eta egileak bihurtu garenez, identitatea ere garatuko dugu. Norberak bere lanak berezkotzat hartuko du, hura zainduz eta ahalik eta hoberen egiten. Ez ordea lehen gertatzen zen bezala web 1.0-rekin, filosofia honekin jendeak egin zezakeen gauza bakarra informazioa lortzea zelako, inolako trukaketarik gabe eta horren jabe inoiz bihurtu ahal izanez.
Honekin guztiarekin landu nahi ditugun beste balore denak, hots, estetika, politika eta abar ere lan daitezke, lehengo aldiz bada ere, mundu osoari kaixo esan eta gure aztarna utz dezakegulako munduan. Eta nire ustez hau da aipagarriena, zelan edonork edonondik nik neure blogean besteak beste, idatzitako mezu bat irakur dezakeen eta horrek zerbaiterako balioko dio, ala ez, pentsaraziko dio zerbait, edo ez, baina behintzat helduko zaio, nire erara, nik nahi dudan moduan helduko zaio, hau da, nire identitatea galdu gabe. Eta hau aipagarriena iruditzen zait, hain zuzen ere, hain globalizatuta dagoen mundu batean gero eta zailagoa delako norberaren identitatea gordetzea, denok gara berdinak, nahiz eta ezberdintasunak izan, honek dakartzan ondorio on eta txarrekin noski.
Ondorio ona, web 2.0-rekin lotuta dagoena bada harremanetan ipini ahal garela edonongo pertsona batekin, edo EE.BB-etan gertatutako edozer jakin dezagun momentu berean. Baina gero eta antzekoak garela denok ematen du, nahiz eta horrela ez izan, bakoitzak bere norbanako ezaugarriez gain, tokian tokikoak ere baditu, eta ezin da orokortu, bestela norberaren xarma galduko genuke. Eta posible ote da jende guztia berdina den mundu bat existitzea? Nire ustez ezinezkoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario