lunes, 26 de octubre de 2009

estekak sartzen

Esteka bat sartu dut bideo bat ikusteko, badago ere nire blogean, baina bada ez bada hemen click egin eta bideoaren orrialdera joango zarete.

Bideoa sartzen

</blockquote>

viernes, 23 de octubre de 2009

Tim O'Reilly

TIM O'REILLY

Tim O’ Reilly irlandarra hain ezaguna da web 2.0 kontzeptuaren sortzailearen egilea delako, baita ere, software askea bultzatu egin du, hau da, programak erabiltzeko, moldatzeko, ikasteko eta ikertzeko aukera izatea. Web 2.0 terminoa erabaki zuen interneten ematen ari zen filosofia berria ikertu ondoren, bada filosofia honen bultzatzailea baina era askean, interaktibitatea benetan gerta dadin. Gainera ikerkuntza lana handia egin eta gero hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu bere argitaletxean publikatu direnak.

domingo, 18 de octubre de 2009

Web 2.0 bideoaren iruzkina

Bideoa ikusi ondoren, web 2.0-k informazioa trukatzen laguntzeaz gain edo gizakiak beste batzuekin harremanetan ipintzeaz gain, guztiok sarearen jabe garela konturatu naiz. Lehenik eta behin pertsonak makinak bihurtu gara, interneten dagoen edo guk geuk konpartitu nahi dugun informazio guzti horren jabeak garelako. Guk gorde, aldatu, baieztatu edo ezeztatu behar dugu dena, konpartitu nahi dugun guztia, beraz euren jabe eta egileak bihurtu garenez, identitatea ere garatuko dugu. Norberak bere lanak berezkotzat hartuko du, hura zainduz eta ahalik eta hoberen egiten. Ez ordea lehen gertatzen zen bezala web 1.0-rekin, filosofia honekin jendeak egin zezakeen gauza bakarra informazioa lortzea zelako, inolako trukaketarik gabe eta horren jabe inoiz bihurtu ahal izanez.
Honekin guztiarekin landu nahi ditugun beste balore denak, hots, estetika, politika eta abar ere lan daitezke, lehengo aldiz bada ere, mundu osoari kaixo esan eta gure aztarna utz dezakegulako munduan. Eta nire ustez hau da aipagarriena, zelan edonork edonondik nik neure blogean besteak beste, idatzitako mezu bat irakur dezakeen eta horrek zerbaiterako balioko dio, ala ez, pentsaraziko dio zerbait, edo ez, baina behintzat helduko zaio, nire erara, nik nahi dudan moduan helduko zaio, hau da, nire identitatea galdu gabe. Eta hau aipagarriena iruditzen zait, hain zuzen ere, hain globalizatuta dagoen mundu batean gero eta zailagoa delako norberaren identitatea gordetzea, denok gara berdinak, nahiz eta ezberdintasunak izan, honek dakartzan ondorio on eta txarrekin noski.
Ondorio ona, web 2.0-rekin lotuta dagoena bada harremanetan ipini ahal garela edonongo pertsona batekin, edo EE.BB-etan gertatutako edozer jakin dezagun momentu berean. Baina gero eta antzekoak garela denok ematen du, nahiz eta horrela ez izan, bakoitzak bere norbanako ezaugarriez gain, tokian tokikoak ere baditu, eta ezin da orokortu, bestela norberaren xarma galduko genuke. Eta posible ote da jende guztia berdina den mundu bat existitzea? Nire ustez ezinezkoa da.

lunes, 5 de octubre de 2009

Nire izena Maria Olaeta da eta irakasleen unibertsitate eskolako ikaslea naiz. Hau egiten dudan lehenengo bloga da, beraz, espero dut denbora pasa ahala gero eta landuagoa edukitzea. Dena den, norbaitentzat erabilgarria izatea espero dut.